Egin klik beheko izenburuen gainean dokumentua ikusteko. 2017-18 ebazpena eta ikastetxeen zerrenda2012-17 ebazpenak eta zerrendak
0 Comentarios
IKT Heldutasun Eredua berritu da.
Lehen 31 puntu zituen, orain 21. Beste aldaketa batzuk daude. IKT Heldutasun maila lortzeko deialdia atera da eta izena emateko epea abenduaren 22an bukatzen da. Baina, zer da IKT Heldutasun Eredua eta nola gainditu? IKT Heldutasun maila (oinarrizkoa, ertaina edo aurreratua) lortzeko ikastetxeak izena eman behar du. Izena emateko orria bete behar du eta eraman behar du Berritzegunera abenduaren 22an baino lehenago. Deialdia azaroaren 22an publikatu da eta hemen daude jarraibideak euskaraz eta gazteleraz. 2017-18ko IKT Heldutasun Eredua berria da. Hemen daude eredu berriak: euskaraz edo gazteleraz. Iazko ereduarekin konparatuz, 3 puntu desagertu dira (memoriarena, segurtasun kopiarena eta liburutegiarena), 12 puntu elkartu dira 5etan, eta 10 puntu berridatzi dira. IKT Heldutasun Eredua kalitatzeko prozesua da. Markatzen du bidea ikastetxea digitalizatzeko. 21 puntu (ítem) ditu eta puntu bakoitzak hiru mailetan sailkatuta dago: "Oinarrizko maila", "Maila ertaina" eta "Maila aurreratua". Eredu osoa (21 puntuak) 3 ataletan bananduta dago: - IRAKASKUNTZA prozesuak: 9 puntu (Gelan aplikatu behar diren eta klaustro osoak bete behar dituen betebeharrak) - ADMINISTRAZIO prozesuak: 7 puntu (Barruko kudeaketa) - KOMUNIKAZIO prozesuak: 5 puntu (Irakasleekin, ikasleekin eta familiekin komunikatzeko prozedurak) Ikastetxe batek IKT Heldutasun Ereduaren mail bat lortzeko: - Izena eman behar du. - Auditoria gainditu behar du. Auditoriak maiatzean egingo dira. Berritzeguneko aholkolariek egingo dute "azterketa" hori. - Oinarrizko maila, ertaina edo aurreratua lortzeko, mail horretako puntu guztiak gainditu behar ditu. Eredua gainditzeko, Vitoria-Gasteizko Berritzeguneko IKT aholkulariek web orri hau (labur.eus/ikthe) prestatu dute. Web honetandokumentazioa, bete behar diren paperak eta batez ere, "Nola gainditu" atalean laguntza eta aholkuak daude eredua gainditzeko. Gaur egun, hau da Arabako egoera: - Oinarrizko mailan: 12 ikastetxe. - Tarteko mailan: 51 ikastetxe. - Maila aurreratuan: 22 ikastetxe.Haz clic aquí para editar. ORDEN de 16 de octubre de 2017, de la Consejera de Educación, por la que se actualiza el anexo al Decreto 174/2012, de 11 de septiembre, por el que se aprueba el Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo (Madurez TIC) y se establecen las certificaciones y sellos acreditativos de los diferentes niveles de madurez de los centros educativos.
El Decreto 174/2012, de 11 de septiembre, aprueba el Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo (Madurez TIC) y establece las certificaciones y sellos acreditativos de los diferentes niveles de madurez de los centros educativos. Su disposición final primera establece que el Consejero o Consejera competente en materia de educación podrá actualizar el anexo del presente Decreto. El proyecto DIGCOMP, Marco para el desarrollo y comprensión de la competencia digital en Europa, se inició en 2010 por la Unión Europea con el objetivo de elaborar una propuesta de marco para la competencia digital de todos los ciudadanos europeos. Aprobado por los representantes de los países miembros de la EU en el grupo de Trabajo Temático «TICs y Educación» de Educación y Entrenamiento (E&T 2020 mayo 2013) en septiembre de 2013 se publicó el informe final: DIGCOMP: A Framework for Developing and Understanding Digital Competence in Europe. Las áreas que abarca la competencia digital son cinco. Además, el marco establece veintiuna competencias digitales para esas cinco áreas, descritas en términos de conocimientos, habilidades y actitudes. Mediante Orden de 6 de octubre de 2015, de la Consejera de Educación, Política Lingüística y Cultura, se produjo una primera actualización del anexo al Decreto 174/2012, de 11 de septiembre. Lo expuesto anteriormente, así como el dinamismo de la realidad digital de nuestros centros, obliga a una nueva actualización del Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo (Madurez TIC) a fin de seguir avanzando en la definición más exacta y contemporánea de dicho modelo. En virtud de todo ello, DISPONGO:Actualizar el anexo al Decreto 174/2012, de 11 de septiembre, por el que se aprueba el Modelo de Madurez Tecnológica de Centro Educativo (Madurez TIC) y se establecen las certificaciones y sellos acreditativos de los diferentes niveles de madurez de los centros educativos. El anexo de la presente Orden sustituirá al que contiene el Decreto citado. DISPOSICIÓN FINAL.– Entrada en vigor.La presente Orden entrará en vigor el día siguiente al de la publicación en el Boletín Oficial del País Vasco. En Vitoria-Gasteiz, a 16 de octubre de 2017. La Consejera de Educación, CRISTINA URIARTE TOLEDO. AGINDUA, 2017ko urriaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituen, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen dituen irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzen duena.
174/2012 Dekretuak, irailaren 11koak, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen ditu, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen ditu. Azken xedapenetatik lehenak zehazten duenez, hezkuntza-gaietan eskumenak dituen sailburuak eguneratu ahal izango du dekretu honetako eranskina. Europar Batasunak DIGCOMP proiektua (Europan gaitasun digitala garatzeko eta ulertzeko esparru-proiektua) hasi zuen 2010ean, Europako herritar guztien gaitasun digitalerako esparru-proposamen bat osatzeko. EBko herrialde kideetako ordezkariek onartu zuten, Hezkuntza eta Entretenimenduko «IKTak eta Hezkuntza» izeneko Lantalde Tematikoan (E&T 2020, 2013ko maiatza) eta 2013ko irailean bukaerako txostena argitaratu zen: DIGCOMP: A Framework for Developing and Understanding Digital Competence in Europe. Gaitasun digitalak bost arlo hartzen ditu. Gainera, esparruak bost arlo horietako bakoitzerako hogeita bat eskumen zehazten ditu, ezagutzen, trebetasunen eta jokabideen arabera. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 6ko Aginduaren bidez, lehen aldiz eguneratu zen irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina. Aurretik azaldutakoagatik, eta gure zentroetako errealitate digitala dinamikoa denez, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuna) berriz eguneratu beharrean gaude; hartara, eredu horren definizio zehatzagoa eta garaikideagoa lortuko dugu. Eta horren ondorioz, hau XEDATZEN DUT:Ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituen, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen dituen irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzea. Agindu honen eranskinak aipatu dekretuarena ordeztuko du. AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 2017ko urriaren 16a. Hezkuntzako sailburua, CRISTINA URIARTE TOLEDO. 2016-17 ikasturtean, IKT Heldutasun Ereduko deialdia azaroaren 23an atera zen. Abenduaren 23ra arte izena emateko epea ireki zuten. Iazko informazioa hemen topatuko duzu. - 2016-17ko izena emateko orria. - 2016-17ko jarraibideak. - 2016-17ko uko egiteko orria. |
Archivos |